Abuztuan ere Fanderiako Errota irekita
Errotaren historia ezagutzeko irekiko dute bigarren astebururo lez. Gainera, hilaren 18an ibilalditxo bat ere egingo dute bertako biodibertsitatea ezagutzeko.
Fanderiako Errota Ibairen Etxeak abuzturako bi ekintza antolatu ditu. Hilaren 10 eta 11, hileko bigarren asteburua izango da eta errota irekita egongo dela jakinarazi du udalak, 10:30etatik 14:00etara. Bertan, bere historia ezagutu ahalko da, martxan ikusi eta errota mugitzeko ibaiak izan duen garrantzia, eta ekosistema gisa duen garrantziaz ikasi ahalko da.
Hilaren 19an, biodibertsitatea ezagutzeko urrutira joateko beharrik ez dagoela erakusteko, Errenteriako kale eta parkeetako bizidunak ezagutzeko ibilalditxoa egingo dute. Doako jarduera hau 1:00etan hasiko da eta 13:00etan bukatu. Aldez aurretik izena eman beharra dago 943 494 521 edo 690 720 264 telefonoetara deituta; edota mezu bat bidalita honako korreo elektroniko batetara: turismoa@oarsoaldea.eus eta galemysfanderia@gmail.com