Iñigo Iglesias Portugalen lehiatuko da asteburuan
Munduko Txapelketan lidergoa mantentzen saiatuko da errenteriarra. Une honetan bigarren sailkatua 19 puntutara du.
Iñigo Iglesias Bravok (Iñi 58) Munduko Motoziklismo Txapelketaren 9 eta 10. karreretan parte hartuko du. Horiek Portugalgo Portimao herrian gauzatuko dira hilaren 9tik 11era. Iglesiasek RT Motorsport taldearekin parte hartzen du.
Lehiaketari begira gogotsu dago Iglesias. Aste gogorra izango den arren, haren intereserako onuragarria izango dela uste du. Orain arteko maila mantendu eta txapelketako buru izaten jarraitzeko puntuak gehitzen ahaleginduko da. Une honetan haren aurkari nagusiari, bigarren dihoan Mehendra pilotu indonesiarrari, 19 puntuko aldea ateratzen dio. Hirugarren postuan, Veneman pilotu holandesa kokatu da behin behinean.