Euskotren eta Eusko Label Ligak, azken txanpan
Euskotren Liga bukatutzat emango dute asteburuan Zarautzen jokatuko den estropadarekin. Eusko Label Liga ere azken txanpan sartu da.
Euskotren eta Eusko Label Ligak bukatzear dira. Asteburu honetan emango diote bukaera Euskotren Ligako denboraldiari Zarautzen, bertan jokatuko den ikurrinarekin. Jakina zen bezala, Donostia Arraun Lagunak-ek eramango du txapela. Eusko Labeñ Liga, berriz, txapelketaren bukaerari begira jarriko da asteburuko lehiaren ondoren.
Larunbatean izango da lehia, XVI. Zarauzko Ikurriñaren lehen jardunaldia jokatuko dute, Euskotren Ligako estropadarekin. Emakumezkoen lehiako bi txandak bukatu ondoren, gizonezkoen txanda izango da. 18:21ean ekingo diote Eusko Label Ligako traineruek euren txandari.
Igandean, berriz,bigarren jardunaldia jokatuko dute, 11:20ean abiatuko dute Euskotren Ligako azken estropada. Txanda hauek bukatuta, Arraun Lagunaki Euskotren Ligako trofeoa emango diote bigarren rutez jaraianç. Emakumezkoen txapelketa itxita, gizonezkoek 12:21ean ekingo diote XLVII. Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldiari.
Euskotren Ligan Hondarribiko eta Hibaikako emakumeak ariko dira. Hondarribiarrek 59 puntu dituzte, eta bosgarren postuan daude. Errenteriarrak, berriz, 37 puntu dituzte, eta seigarren postuan daude. Eusko Label Ligan berriz, Oarso-Bidasoko bi ordezkari ariko dira: Hondarribiko gizonezkoak eta San Pedrokoak. Lehenak laugarren postuan daude 124 punturekin, eta bigarrenak hamaikagarren postuan, 33 punturekin.