Agustinak Zentroko barne lorategia bisitatzera deitu dute
Iñigo Segurola paisajistak diseinatutako lorategia "erlaxatzeko gune bat" izango da aurrerantzean, "aterpe lasaia".
Agustinak Zentroak zabaldu berri duten barne lorategia bisitatzera deitu ditu herritarrak. Iñigo Segurola paisajistak diseinatu du lorategi berria. Garai batean komentuko hormen barruan zegoen, ikastetxe zaharra berritu arte. Orain, “espazio berde bikain honetaz” gozatzera gonbidatu dituzte errenteriarrak.
Bisitariei “erlaxatzeko gune” bat eskaini nahi diete lorategiarekin, “non bertaratzen diren pertsonek atseden har dezaketen eta naturaz goza dezaten hiri ingurunean”, zentroko iturrien arabera. “Espazio hau aterpe lasaia izateko pentsatuta dago, ingurune naturalaz gozatzeko giro aproposa eskainiz”, gaineratu dute.
Uda bukatu bitarte, 9:00etatik 15:00etara ahalko da bisitari. Bisita hutsetik harago doan edozein jarduera egiteko eskaera egin beharko da, eraikinaren kudeatzaileei jakinarazi beharko zaie.
Bestalde, zentroak jakinarazi du irailean zehar irekiko dutela Agustinak Kantina.