1974an jaiotako oiartzuarrek kintoak ospatuko dituzte
Urriaren 5ean izango da bazkaria Tolare jatetxean. 1974an jaio eta Oiartzunen jaio edo bizi direnei luzatu diete deia.
Aurten 50 urte beteko dituztela ospatzeko asmoz, 1974ko Oiartzungo kintoen bazkaria antolatu dute hainbat herritarrek. Urriaren 5ean Tolare jatetxean izango da ospakizuna, 14:00etan, eta Oiartzunen jaio edo bizi direnei luzatu diete deia. Bazkariaren prezioa 40€koa izango da, baina kopak eta bestelakoak ez dira prezio horretan sartzen.
Bazkarira joan nahi duen orok ordainketa irailaren 8a baino lehen egin beharko du kontu honetan: ES31 2095 5060 1091 2424 8555 (Kutxa). Kontzeptuan izen abizenak jarri behar dira.