Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

AEK-ko lau euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiarazi dute

Oarsoaldeko AEK-ko eskolak urriaren 1ean hasiko dira. Xenpelar AEK-k euskaltegi berrian egingo du estreinakoz ikasturte osoa.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/09/03

Zabaldu dute dagoeneko Oarsoaldeko AEK-k matrikulazio kanpaina Euskara eroso bizitzeko lelopean. Gainera, badute ikasturte honetan “pozik egoteko motiborik”; izan ere, Oreretako Xenpelar AEK-k egoitza berrian hasiko du 2024-25 ikasturtea, zehazki Nafarroa etorbidetik.

Ohi bezala eskolak urriaren 1ean hasiko dira, eta aurreko urteetan bezalaxe eskaintza zabala dute Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn. Honatx ikasleek aurtengorako dituzten aukera batzuk: euskalduntze ikastaroak, mailak egiaztatzeko ikastaroak, C2 ikastaroa, autoikaskuntza, merkatarientzako eta gurasoentzako ikastaroak, langabetuentzako ikastaro trinkoak, mintza taldeak, Mintzalaguna egitasmoa, eskualdeko irakasleentzako formakuntza, C1 mailako azterketa prestatzeko eskolak ikastetxeetan…

Horiez guztiez gain, AEK-koek azpimarratu dute HABEren diru laguntza lerro berria dutela, hain justu A0ko ikasleei zuzenduta dagoena, eta horren bidez euskara ikasten hasten diren herritarrek “baldintza hobeak izango dituztela gurera hurbiltzeko”. Halaber, gehitu dute ikasle guztiek dutela diru laguntzak eskuratzeko aukera, betiere asistentzia ona izaten badute.

Bestalde, eskolaz kanpoko ekintzak ere egingo dituzte aurten; hala nola euskaltegietako afariak, AEKren liburu eskaintza edo Errigora egitasmoa. “Herritarrak euskara ikastera, dakitena hobetzera eta euskara erabiltzera gonbidatu nahi ditugu”, diote langileek.

Gainera, pozez kontatu dute AEK-ko langileek pasa den ikasturtean 63 talde artatu zituztela 25 irakasleren artean; tartean, hamasei eta hemezortzi urte bitarteko neska mutilek osatutako hamahiru talde eskualdeko eskoletan. Ikasturte honetan ere izango dute ikasleek aukera hori 24 euroren truke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.