Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara "gozatzera, dastatzera eta ikastera" gonbidatu dituzte pasaitarrak

Trintxerpeko eta Antxoko euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiatu berri dute. 'Euskera, ahoraTÚ' leloa aukeratu dute aurten, euskara ahora eraman dezaten pasaitarrek.

Gaurko aurkezpeneko irudia.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/09/03

Pasaiako euskaltegiek (Trintxerpeko Udal Euskaltegiak eta Antxoko Txirrita euskaltegiak) dena prest dute 2024-2025 ikasturterako. Matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaur Trintxerpeko udal euskaltegian Teo Alberro alkateak, Raul Perez euskaltegiko ordezkariak eta Kontsuelo Gorostidi Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendariak, Yomar Salas ikasleak lagunduta. Aurtengo kanpainarako Euskera, ahoraTÚ leloa aukeratu dute, euskara ahora eraman dezaten herritarrek, goxoki baten antzera. Goxoki baten irudia darama leloak, eta pasaitar guztiek goxoki bat daraman eskuorri bana jasotzen hasi dira jada.

Alberrok hartu du hitza lehenik. “Aurten ere, pasaitarrak animatu nahi ditugu euskara bere egin dezaten eta haien etorkizuna gozatu dezaten. Horretarako, euskara ikastea pauso garrantzitsua da, euskara ulertzera iristea behintzat: lana topatzeko, bezeroei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzeko, euskarazko titulu ofizial bat lortzeko, euskal kultura bete-betean gozatzeko, bizileku eta lan baimenekin lotutako administrazio prozesuetarako, seme-alabekin eskolan ikasitakoa praktikatzeko…”, esan du.

Euskera, ahoraTÚ leloarekin “hitz joko” bat egin nahi izan dute, eta honekin pasaitarrak euskara “gozatzera, dastatzera eta ikastera” gonbidatu dituzte.”Goxoki hau euskararen mundurako gonbidapena da. Ezin dizugu euskara oparitu, baina ikasten lagunduko dizugu”, esan du Gorostidik. Hala, udalak laguntza ekonomikoak emango ditu kanpaina honetan parte har dezaten. Herritar askorentzat doakoa izango da euskara ikastea, asistentziaren baldintza betez gero. Gainera, euskara ikastea eskubidea izatea nahi dutelako, matrikula ordaintzeko erraztasunak ere emango dizkiete egoera zaurgarrietan dauden pasaitarrei.

Perezek gaineratu du herrian erroldatuta dauden langabetuentzako ere ikastaro trinkoak eskainiko dituztela bi euskaltegietan. Eskola horiek doakoak izango dira. Goizetan izango dira klaseak, urritik aben dura bitarte, egunean 5 orduz. Horrez gain, langabetuek, Diru sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen dutenek eta Giza Larrialdietarako Laguntza jasotzen duten pasaitarrek matrikularen %20a bakarrik ordaindu beharko dute ikasturte hasieran. Asistentzia baldintzak betetzen badira, kopuru hori ere itzuliko diete ikasturte bukaeran.

Aurten dei berezia egin nahi diete oraindik euskara ulertu ere egiten ez dutenei (A0A0 edo A1A0 mailako ikasleak), “lehen urratsa” egitera animatu dituzte. Hauek, udalak ematen duen diru laguntzaz gain, Jaurlaritzak ematen dituen laguntza ere eskatu ahal izango dute.

“2025ean ere Pasa arigune izatea lortu nahi dugu. Euskaraldiak, sustatuko duen kontzeptuari erreferentzia eginez. Hau da, talde edo gune bateko kide guztiek euskara ulertu, behintzat, egiten badute, euskaraz hitz egin nahi dutenek euskaraz lasaia aritzeko aukera izango dute”, erantsi du Perezek.

Era berean, 16-30 urte bitarteko gazteei ere matrikula ordaintzeko erraztasunak emango dizkie udalak. Hala, C1 maila lortzeko ikastaroetarako diru laguntza lerro berezi bat irekiko dute, betiere iaz ikastaro hori egin ez bazuten.

Ordezkariek gogorarazi eta nabarmendu dute asistentziaren baldintzak betetzea derrigorrezkoa dela laguntzak jaso ahal izateko.

Mintzalaguna ere, prest
Aurtengo ikasturtean ere Mintzalaguna egitasmoa jarriko dute martxan. Datozen asteetan kanpaina berezi bat abiatuko dute. Ikasleentzat mintzamena landu eta euskara maila hobetzeko “aukera bikaina” izango dela erantsi dute gaurkoan.

Ikastaroez gain, bi euskaltegiek ohiko ikastaroak eskainiko dituzte datozen hiletan. Urritik ekainera 7:00etatik 21:o00etara zabalik iazngo dira, eta ikasleen eskaeren eta beharren araerako talde eta formulak bilatuko dituzte. Trintxerpeko Udal Euskaltegia Euskadi etorbidean aurki daiteke (61. zenbakian) eta Antxoko Txirrita euskaltegia, berriz, Zamalakarregin (9. zenbakian).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.