Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako Jabetze Eskolaren ikasturte berria, berritasunez beterik

Ohiko eskaintzan zain, ikastaro eta tailer berrietan parte hartzeko aukera izango dute lau barrutietako emakumeek. Asteartean zabalduko dute izena emateko aukera.

Joan den otsailaren 25ean dozenaka emakumek eskolaren urteurrena ospatu zuten Juanba Berasategi aretoan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/09/04

Pasaiako Jabetze Eskola ikasturte berriari begira jarri da jada. Jakinarazi duenez, datorren astelehenean (hilak 9) zabalduko dute izena emateko epea, eta hilaren 24ra bitarte izango da horretarako aukera. 2024-2025 ikasturte honetan ere, programazio zabala, talde iraunkorrak, ikastaroak eta tailer berriak eskainiko dituzte.

Iaz 10 urte bete zituen eskolak hausnarketarako zein eraldaketa pertsonal eta kolektiborako gune izaten, arrakastaz gainera. Hasieratik, “autonomia indartzea, eskubideak bereganatzea, bizitzari indarrez eta konfiantzaz aurre egitea eta beste emakume batzuekin sareak sortzea” izan du helburu. Joan den ikasturtean 305 emakumek parte hartu zuten, urtez urte goraka doa.

Aurten ohiko jarduera askok jarraipena izango dutela aurreratu dute eskolako kideek, hala nola, mindfulness, zoru pelbikoa eta sexualitatea edota munduko emakumeen literaturaren inguruko ikastaroak. Beestalde, brikolajearen eta konponketen tailer trinkoa eta autozaintza emozionalari buruzko ikastaroa berreskuratuko dituztela jakinarazi dute. Emakume migratuen, zaintzaileen eta kirolarien taldeak ere bilduko dira ikasturte honetan, “egonkortutakoak” baitira jada eskolako iturrien arabera.

Berritasunez beterik dator ikasturte berria: jendaurrean gustura hitz egiten ikasteko ikastaroa eskainiko dute, Emakumeen ahotsak uhinetan izeneko podcast ikastaroa egingo dute estreinakoz eta azaroaren 25ari lotutako jarduera bereziak egingo dituzte.

Ikastaro zein tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, aurrez aurre barruti guztietako HAZ bulegoetan edota lotura honetan bete behar da inprimakia.

Informazio eta xehetasun gehiago webgune honetan kontsulta daitezke.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Ahalduntzen jarraitzeko, adinik ez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.