Oiartzungo Ohorezko Erregionalek asteburuan jokatuko dute
Emakumezkoek Intxaurdiren aurka jokatuko dute partida; mutilek, berriz, Ostadarren aurka. Larunbatean izango dira partidak.
Ohorezko Erregionalen taldea, aurreko denboraldiko irudi batean. Oiartzungo Ohorezko Erregionalen taldeek denboraldiaurreko partidak jokatuko dituzte asteburuan. Emakumezkoek Intxaurdiren aurka izango dute lagunartekoa, irailaren 7an (larunbata), 19:30ean, Cesar Benito zelaian. Mutilek, berriz, Ostadarren aurka jokatuko dute 12:00etan, Lasarten.
