Oiartzungo Poesia Egunen egitaraua aurkeztu dute
Hilaren 13tik 15era izango dira Oiartzungo Poesia Egunak. Hiru eguneko jardunaldia izango bada ere, fokua loaldi poetikoan jarri dute.
Izena aldatu badiote ere, 2020tik antolatzen den ekimen bat da Oiartzungo Poesia Egunak. “Oiartzunen, naturarekin erabat konektatutako egitaraua antolatzen da, auzolanean eta hainbat elkarteren arteko lankidetzan”, diote antolatzaileek.
Aurtengo jardunaldiak osatzeko, Arrastoa hitza izan dute ardatz, eta ondorioz, termino horri tiraka osatuko dute ibilbide poetikoa.
Loaldi Poetikorako, zer?
Loaldi Poetikoa Landetxen izango da. Oholtzan lo egiteko espazio bat prestatuko dute horretarako, eta alboan egongela moduko bat ere prestatuko dute, zizka mikekin. Hala ere, antolatzaileek azaldu dute komeni dela bakoitzak bere zakua, burukoa eta afaltzeko zerbait ekartzea.
Loaldia Landetxen bertan egingo dute gosariarekin amaituko da.
Ondoko zerrendan, egitarau oso-osoa.
Hilak 13, ostirala
- 19:00. Arbasoak edo mamuak: Euskal literatura bere bidegurutzean hitzaldia Irati Jimenezen eskutik udalbatza-aretoan.
- 21:00etan: Loaren defentsan errezitaldia Oier Guillanen eskutik, Landetxen.
- 22:00etan: Loaldi poetiko kolektiboa Landetxen. Oier Guillan, Titika Rekalt, Lohizune Telletxea, Luix Mitxelena, Ainhoa Alberdi, Ananda Berasarte eta Metrokoadroka kolektiboa.
Hilak 14, larunbata
- 11:00. Altzibartik Karrikara, ibilbide poetikoa. Herritarrek eta Oiartzungo idazleek Arrastoa gaiaren inguruko testuak irakurriko dituzte, eta idazle hauek beren liburu berrietako poemak irakurriko dituzte: Anjel Erro, Mikel Etxaburu, Aintzane Galardi, Maddi Sarasua, Oihane Jaka.
- 14:00. Bazkaria Artason.
- 19:15. KantagiLtza Arizmendienean. Erramun Martikorena.
Hilak 15, igandea
- 19:00. Galbahea poesia emanaldi musikatua Landetxen.