Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Erdi Aroak hartuko du Oiartzun hilaren bukaeran

Erdi Aroko II. Jardunaldiak egingo dituzte hilaren 19tik 22ra. Erdi Aroko azoka eta buruzagi baskoien biltzarra ere egingo dituzte.

Iazko Erdi Aroko I. Jardunaldiko irudia da honakoa.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/09/06

Denbora mugatua dela diote batzuek. Behin igarotakoak ez omen du bueltarik. Bada, oiartzuarrek, ordea, martxan jarriko dute denboraren makina; izan ere, bigarrenez, Erdi Arora jauzi egiteko parada izango dute Oiartzungo Erdi Aroko II. Jardunaldiekin.

Iazkoan bi egunera mugatu zuten jarduera, baina oraingoan lau egunera luzatu dute. Irailaren 19tik 22ra izango da aurtengo egitasmoa, eta Iruñeko Erresumaren 1200. urteurrena izango du ardatz. Hain justu, 778. urtean bezala, 824an baskoiak berriro batu eta frankoak garaitu zituzten Orreagan, Eblo eta Aznar kondeak gidatutako zapalkuntza saio berriaren ondoren. Bigarren batasun hori bermatzeko baskoiak erresuma gisa antolatu eta Eneko Aritza errege aukeratu zuten, zortzi mendez independente mantenduko zen estatu propioari bide emanez. Horrelaxe laburtu dituzte Oiartzungo Erdi Aroko Jardunaldien antolatzaileek aurtengoaren nondik norakoak. “Data oso potoloa da, eta horrek duen garrantzia dela eta, ez dugu zalantzarik izan gaia aukeratzeko orduan”, esan dute.

“Euskal Herriko historiako pasarte konkretu hori aukeratzearekin erakutsi nahi dugu euskaldunok izan genuela gure estatu propioa, gure independentzia”, zehaztu dute antolatzaileek. Horren adibide jarri dute erromatar inperioaren hondamenditik baskoiak beti egon izan direla borrokan bisigodoen, frankoen eta musulmanen aurka. Kontatu dute 824. urtean baskoien batasuna sortu zela, frankoei Orreagan bigarren aldiz irabazi ondoren, eta une horretatik aurrera zortzi mendeko ibilbide bat hasi zela, zeinetan euskaldunak beren egitura propioekin batu ziren. Argi dute zer lortu nahi duten jardunaldiekin: Euskal Herriko historia zabaltzea, eta jai herrikoi batez gozatzea. Zabalkuntza prozesu horrek iaz izan zuen hasiera, XIV. mendean sinatu zuten Libourneko itunaren inguruan girotu baitzuten lehen jardunaldia.

Egitaraua

Irailaren 19an hasiko dira jardunaldiak, eta pasa den urtean bezalaxe, lehenengo ekintza Arizmendienean egingo den hitzaldi historikoa izango da: Iruñeko Erresuma: euskaldunok lehenengo estatu independentziarantz. Ostiralean (irailak 20) berriz, ekitaldi bakarra izango da, baina ez da nolanahikoa izango. Nafar Erresumaren historia musikatua kontzertua emango du Entrebescant Ensemble taldeak Landetxe Kultur Aretoan. Hamar abesti joko dituzte orotara, eta kontzertuan Nafarroako Erresumaren kronologia azalduko dute, pasarte esanguratsuenak azalduz eta musika tartekatuz.

Haatik, azoka eguna eta buruzagi baskoien biltzarra izango dira nagusi hilaren 21ean. Azoka plazan izango da goiz osoan zehar, eta, haurrek, gainera, izango dute Txikien Erresumaz gozatzeko aukera, Zimitiyuan —goizean izango da hori ere—. Hots, Oiartzungo bardoek ere izango dute haien lekua, bai eta Lur Korta ipuin kontalariak ere Txikien Erresuman. Eguerdian Orreagako garaileei harrera egingo diete, eta jarraian, arratsaldean, buruzagi baskoien iritsierarekin batera, gerlarien ezpata borroka erakustaldia eta biltzarraz gozatzeko aukera egongo da.

Erdi Aroko II. Jardunaldiak bukatzeko ardura Entrebescant Ensemble taldeak izango du hilaren 22ko 12:00etan, baina ez dute irailaren 20ko kontzertu berbera egingo, haurrentzat bideratua izango baita. Kontzertu didaktikoa izango da, eta, besteak beste, haurrei instrumentuen gaineko azalpenak emateaz arduratuko da Erdi Aroko musika taldea. Iazkoan jendeak izan zuen erantzuna ikusita, aurtengoan ere egitasmoak harrera ona izatea espero dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.