Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea Euskaraldia prestatzen hasiko da
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia, eta hori antolatzeko bilera hilaren 16an egingo dute, Landetxen.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak esan duenez, datorren Euskaraldiko edizioa prestatzen hasteko lehen bilera antolatu du hilaren 16an. 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia, eta horrela diote antolatzaileek: “Motorrak berotzen hasteko lehen bilera. Oiartzunen euskararen erabilera sustatzera goaz”.
Hitzordua Landetxeko bigarren solairuan izango da, 18:00etan.