Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kontxako Bandera arrosa bilakatu zenetik mende bat

Hilaren 14an 100 urte beteko dira San Juanek lehen Kontxako Bandera eskuratu zuenetik. Garaipen historiko hura gogoratu eta ospatuko dute hurrengo larunbatean.

Lehen Kontxako Bandera eskuratu zuten 14 gizonak.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/09/06

Sanjuandar askorentzat 1924ko irailaren 14a memorian iltzatutako eguna da. Egun handi hartatik 100 urte pasatu badira ere, guraso eta aiton-amonek kontatutako egitandi hura bizitu balute bezala gogoratzen dute askok. Lehen Kontxako Bandera irabazi zuten sanjuandarrek orduan, arrakastaz beteriko garai bati hasiera emanez. Orduko garaipen hura gogoratu eta mendeurrena behar bezala ospatzeko, egun osoko festa antolatu du Matxet Kultur Elkarteak datorren hilaren 14rako. Bizkaia plaza eta Juanba Berasategi aretoa izango dira agertoki nagusiak.

Orduko eskifaia gidatu zuen Francisco Laboa Matxet patroiaren hereniloba Iñaki Altolagirre Matxet-ek hilaren 14aren nondik norakoak azaldu ditu. «Gauza hauek behin bakarrik ospa daitezke. Merezitako aitortza eta omenaldia egin nahi diegu arraunlari horiei. Urte horietako historia ikertzen ibili naiz eta izugarria da, kontatu beharrekoa», esan du. 

Traineru hura uretaratu zuten 14 gizonen seme-alabekin izan da Matxet, eta istoriotxoz betetako garaipena izan zela dio. «Irabazi zutenak omentzeaz gainera herria ere omendu nahi dugu hein batean. Egun batez bada ere, berpiztuko ditugu». Horretarako, ekitaldi musikatu berezi baten bidez, irailaren 14an gertatutakoa kontatuko dute. Ariketa historiko bat ere izango da hurrengo asteburukoa, elkartearen asmoa ere badelako XX. mendeko Donibanera bidaia egitea. «1920ko hamarkadan San Juanek trainerurik indartsuena zuen. Orduko Donibane nolakoa zen ikusiko dugu». Donibaneko ontziaz gain, sanpedrotarrekin osatutako La Union trainerua ere gogoratu du Matxet-ek, Pasaiako arraunaren urrezko garai hura, Kontxako Banderaz jositakoa, badiaren alde batean zein bestean. «Istoriotxo asko daude. Garai hartan arraunean saltsa asko zegoen, beste kirolek ez zutena».  

Omenaldi hirukoitza
Omenaldiz jositako eguna izango da. Garaileen ondorengoei omenaldia egingo diete, seme-alaba eta bilobei harrera egingo diete udaletxean. Eguerdian Juanba Berasategik jasoko duen emanaldian ere omenaldirako tartea izango da. Izan ere, orain dela 10 urte Kontxako Bandera irabazi zuten Batelerak oholtzara igoko dira, eta duela 25 urte gizonek eskuratutako hura ere gogoratuko dute; bertan izango dira arraunlari asko. 

Sarrerak eta bonuak Matxet txiringitoan, Berezi kafetegian eta Juandanburu harategian daude salgai. Bazkarirako txartel guztiak agortuta daude jada.

Egitaraua

  • 09:30. 1999ko Kontxako irabazleak traineruarekin arraunean ariko dira badian.
  • 11:00. 1924. urtean Kontxako Bandera irabazi zutenen senideei harrera egingo diete udaletxean.
  • 11:30. Bateleren Zortzikoa eta kalejira izango dira udaletxeko sarreran.
  • 12:00. Matxet handia 1924-2024 ekitaldi musikatua egingo dute (euskaraz) Juanba Berasategi aretoan. 5 euro ordaindu beharko dira.
  • 13:30. El Gran Matxet 1924-2024 ekitaldi musikatua (gaztelaniaz) Juanba Berasategi aretoan. 5 euro ordaindu beharko dira.
  • 14:30. Herri bazkaria Bizkaia plazan.
  • 17:00. Danborrada.
  • 18:00. Dantzaldia Mikel, Luisma eta Pakorekin Bizkaia plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.