Zinema Kalearen azken emanaldia atzeratu dute
Datorren ostegunean izan beharrean, ostiralean izango da emanaldia. 'Bidasoa' filma proiektatuko dute Antxon.
Datorren hilaren 19an (osteguna da) egitekoa zen Zinema Kalearen emanaldia atzeratzea erabaki du udalak. Hala, hilaren 19an beharrean, 20ean (ostirala) izango da. 22:00etan hasiko da proiekzioa, Bidasoa filmaz gozatuko dute Antxoko Biteri plazara gerturatzen diren pasaitar guztiek, doan gainera.
Bokalek herriko gazte taldeekin duen harremanetik jaio da zinema kalera ateratzeko egitasmoa. Papineko Gazteriak, Topaguneak eta Donibaneko Erreka gazte elkarteek zenbait zinema saio antolatu dituzte uda honetarako, “Pasaiako gazteen artean aisialdi euskalduna sustatzeko” asmoz.