Kategoriko 9. Bertso Bazkaria antolatu du Elizalde Herri Eskolak
Urriaren 12an izango da bazkaria, eta Ander Lizarralde, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Andoni Egaña izango dira bertsolariak.
2022ko Kategoriko Bertso Bazkaria. Elizalde Herri Eskolak Kategoriko 9. bertso bazkaria antolatu du urriaren 12rako. Bertsolariak Ander Lizarralde, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Andoni Egaña izango dira; gai jartzailea, berriz, Leire Beloki.
17 urtetik gorako helduek 25€ ordaindu beharko dute sarrera, eta 16 urtera arteko gazteek 10€. Sarrerak Elizalde Herri Eskolan edo Kabitxo, Miren, Kastro eta Tolaita ostatuetan.
Bazkaria Elizalde Herri Eskolan izango da, 14:00etan.
