'Iparra galdu gabe' orientazio jolasa, igandean, Arditurrin
10:30ean hasiko da jolasa, eta 20 minutuero hasiko dira txandak. Haurrek 3€ eta helduek 5€ ordaindu beharko dituzte.
Hilaren 15ean “familian goiz dibertigarri bat pasatzeko plan ezin hobea” izango dute oiartzuarrek, Iparra galdu gabe orientazio jolasa egingo baitute Arditurri parketxean, eta bertako inguruetan zehar bisitariak froga ezberdinak bilatu beharko dituzte.
10:30 eta 12:10 artean izango da jolasa, eta txandak 20 minutuero hasiko dira. Jolasa elebiduna izango da, eta haurrek 3€ eta helduek 5€ ordaindu beharko dituzte parte hartzeko.
