Oarsoarrek osatu dute Zarauzko XXXVI. Aurresku Txapelketako podiuma
Mattin Etxebestek irabazi zuen XXXVI. Aurresku Txapelketa. Bigarren Mikel Esnaola eta hirugarren Ihintza Erauskin geratu ziren.
Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan jokatu zen asteburuan XXXVI. Aurresku Txapelketa, eta iaz bezala, aurtengoan ere Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da garaile. Bigarren eta hirugarren postuak, berriz, Mikel Esnaola eta Ihintza Erauskin lezoarrentzat izan ziren.
Esteka honetan dago txapelketa, osorik.
