Oiarpek hainbat partida jokatuko ditu asteburuan Madalensoron

Asteburu honetan hasiko da Binakako Gipuzkoako Txapelketa, eta, ondorioz, Oiarpek hainbat partida jokatuko ditu Madalensoron.

oiarpe
Asteburu honetan hasiko da Binakako Gipuzkoako Txapelketa, eta, ondorioz, Oiarpek hainbat hitzordu izango ditu egunotan. Ostiralean hasiko dira partidak Madalensoron, eta pilota zaleek ez dute aspertzeko astirik izango, partidak 18:00etatik 22:30era izango baitira.
Larunbatean, berriz, 17:00etan hasita, bi izango dira. Azkenik, igandeko jardunaldiek emango diote asteburuko partidei amaiera. 10:00etan izango da hitzordua, eta saio bakarra izango da. 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.