Bengok 'Zu geatu ezkero' kantua argitaratu du

Plataforma guztietan dago eskuragarri abestia, eta bere hurrengo lan luzearen parte izango da 'Zu geatu ezkero'.

Bengo abeslari oiartzuarrak Zu geatu ezkero kantua argitaratu du. Julen Adurizek ekoitzi du kantua, eta Eñaut Gaztañagak nahastu eta masterizatu du berau Gaztain Estudioetan. Rita Gratacósek zuzendutako bideoklip berria ere eskuragarri dago. Plataforma guztietan dago eskuragarri kantua, eta bere hurrengo lan luzearen parte izango da Zu geatu ezkero.

Ibilbide oparoa du oiartzuarrak; 2021ean 4 Taupada izeneko EPa kaleratu zuen, eta 2022an hainbat abesti kaleratu zituen plataforma digitaletan. Gero, Bizirik diskoa argitaratu zuen, zortzi abestiz osatutako lehen lan luzea.
Abeslari eta Break dantzariak bere abestien doinuak plazaratzen jarraitzeko asmoa du, eta, bide horretatik 2024ko bira iragarri zuen. Uztailean argitaratu zuen kontzertuen kartela, baina laster emango duela data gehiagoren berri gehitu zuen.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.