Zea Mays eta Kompadres Muertos, Landetxen

Urriaren 19an Landetxen emango dute kontzertua Zea Mays eta Kompadres Muertos taldeek. Sarrerak salgai daude 18€an.

Oiartzungo Udalak antolatuta, Zea Mays eta Kompadres Muertos taldeek kontzertua emango dute Landetxen, urriaren 19an (larunbata).

Kompadres Muertos taldeak emango du lehendabizi kontzertua, 21:00etan (ate irekiera 20:30ean izango da), eta gero hartuko dio erreleboa Zea Maysek.

Aretoko eserlekuak kendu egingo dituzte, eta ondorioz 600 pertsonentzat egongo da lekua. Sarrerak salgai daude 18€an.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.