Nekazal Ibilgailuen Azterketa Teknikoa herrian pasatzeko, bi data

Hilak 25 eta urriaren 30a dira aukeratutako egunak. Gaetxen (Iturriotz) izango da azterketa, eta txanda aurrez hartu behar da.

Nekazaritzarako erabiltzen diren Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Oiartzunen egiteko bi data iragarri dituzte: hilaren 25a (asteazkena) eta urriaren 30a. Ikuskapen unitate mugikorra Gaetxera (Iturriotz) eramango dute 08:30 – 14:15 artean udalerriko eta inguruko baserritarrak bertara joan daitezen.

Txanda aurrez hartu behar da Irungo IAT estaziora deituta (943 62 63 00). 48,34 €ko kostua du ikuskapenak eta kopuru zehatza eraman behar da, eskudirutan. Ibilgailuaren seguruaren ordainagiria eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.