Bihar, Udal Euskaltegian matrikulatzeko azken eguna
Datorren astean hasiko dira 2024-2025 ikasturteko eskolak. Hainbat taldetan oraindik plaza batzuk geratzen direla jakinarazi du udalak.
Pasaiako Udalak gogorarazi duenez, bihar (hilak 20) itxiko dute Udal Euskaltegian izena emateko aukera. Eskolak, aldiz, datorren astean abiatuko dituzte, hortaz, euskara ikasi edota maila hobetzeko interesa dutenei azken deialdia egin diete.
Aurten ere A1 eta C1 bitarteko mailak eskainiko dizkiete16 urtetik gorako herritarrei, askotariko talde eta ordutegietan, matrikulatzen direnei gehien komeni zaien ordutegia aukera dezakete. Talde gehienak egunean bi orduz ariko dira euskaltegian. Dena den, 12 urtetik beharko seme-alabak dituztenentzat, merkatarientzat, erretiratuentzat edota ahozko praktika landu nahi dutenentzat bestelako aukerak izango dira. Era berean, langabezian daudenentzako ohiko doako ikastaro trinkoak eskainiko dituzte aurten ere.
Aurreko urteetan bezala zenbait diru laguntza lerro zabaldu ditu udalak. Ikastaroen, moduluen eta diru laguntzen gaineko informazio eta xehetasun gehiago albiste honetan kontsulta daitezke. Bestela, zuzenean 943 00 43 00 telefono zenbakira hots egin edo euskaltegian (Euskadi Etorbidea 61) bertaratu daitezke.