Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lezoko II. Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren sei finalisten berri eman dute

Ainhoa Mariezkurrena sanjuandarra, Jokin Oregi, Hegoa Alvarez, Galder Perez, Goiz Eder Iturain eta Pedro Jose Zabalza dira testu horien egileak.

Honakoak dira sei finalistak.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/09/19

Sei finalista. Horien bila hazi ziren Lezoko II. Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren epaimahaiko kideak hilaren 6an, sariketa horren barruko lanak entregatzeko epea bukatu zen egunean. Osotara 20 testu jaso zituzten, iaz baino hiru gehiago. Araudiarekin zorrotz, jada sei finalistak aukeratu dituzte, haiek emandako lanak iruditu zaizkie egokienak: Ainhoa Mariezkurrena sanjuandarra, Jokin Oregi, Hegoa Alvarez, Galder Perez, Goiz Eder Iturain eta Pedro Jose Zabalza dira egileak. Gaur eman du erabakiaren berri Hika Teatrok, Lezoko Udalarekin batera bigarrenez egitasmoa antolatu duen antzerki konpainiak.

Aurrerago emango dituzte antolatzaileek xehetasun gehiago, bai sariketarena, bai eta egile horien lanak oinarri izango dituen Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Partidarena, hau da, finalisten artean lanik onena herri bozketa bidez zein den aukeratzeko urriaren 5ean egingo duten kale-antzerki jaialdiarena. Edonola ere, urriaren 5eko ate eszenikoen jaialdi horretarako pistak apurka jendarteratzen hasi dira. Adibidez, gaur Lezoko Udalak udazkeneko kultur programazioa aurkezteko egindako prentsaurrekoan banatu den materialaren artean, urriaren 5eko 19:30etik aurrera Lezo Herri Eskolako jolastoki estalian zer gertatu baino, gauzak nork gertaraziko dituen jakinarazi dute: Ainhoa Artetxe, Josune Velez de Mendizabal eta Joseba Apaolaza aktore profesionalak, eta Naiara Bergez, Edurne Agirrezabala eta Xumai Gorostiaga aktore amateurrak arduratuko dira sei finalista horien lanen irakurketa dramatizatua egiteaz. Irakurketa horiek prestatzeko Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs eta Patricia Urrutia zuzendarien laguntza izango dute.

Urriaren 5erako elementu gehiago: Iñaki Salvador musikariak eta Mad Muasel eta Big Sound DJek lagunduko dituzte aktoreak. Horiek denak aurkezten, beraz den-dena bideratuko dutenak, Miren Gaztañaga eta Xanti Agirrezabala izango dira.

Lierni Fresnedo, Oier Guillan eta Agurtzane Intxaurraga izan dira Lezoko II. Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren epaimahaiako kideak, haiek aukeratu dituzte sei finalistak. Orain, urriaren 5ean, herritarrei dagokie zein lan iruditzen zaien onena erabakitzea. Aurrerago emango ditu HITZAk gai horren gaineko zehaztasun gehiago.

Erlazionatutako edukiaUdazkenean, Lezo kulturaren erreferenteArkatz labur bat ‘hika’, antzerki sormenaren jaialdiaren iragarle
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.