Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Eduki babestua

Bazen behin liburutegi bat

Oiartzungo liburutegia eraldatzeko prozesu parte hartzailea jarri dute martxan udalak eta Ku-ku elkarteak, eta herritarrei horren berri emate aldera aurkezpena egingo dute gaur.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/09/20

Oiartzungo herritarrek behar duten liburutegi eredua modu kolektiboan birpentsatu eta diseinatzeko prozesua jarriko dute martxan udalak eta Ku-ku Haur eta Gazte Literatur Ekimenak. Bazen behin liburutegi bat deitu diote gogoeta eta eraldaketa proiektuari.

Espazio imajinatua eraikitzeko herri prozesua diseinatu dute, egungo liburutegiaren funtzio, zerbitzu eta espazioak ikuspegi komunitarioago batetik formulatu, biblioteka eragile komunitario eta azpiegitura sozial gisa ulertu, eta askotariko herritarren beharretara eta prozesu sozial eta kulturalen zerbitzura egongo den egitasmoa izateko. Hamar hilabeteko lanketa parte hartzailea egingo dute irailetik ekainera. Metodologia eta parte hartzeko bideak askotarikoak nahiz egoera eta kolektibo bakoitzari egokituak izango dira, eta horretarako elkarrizketa sakonak, espezifikoak, informalak, taldekoak, bakarkakoak nahiz hainbat galdetegi baliatuko dira.

Hilabete bakoitzean sektore, eragile edo kolektibo zehatz batzuengana zuzenduko dira, ziurtatzeko herriko aniztasuna ordezkatzeko adina ahots eta ikuspegi biltzen dituztela. Bereziki erdigunean kokatu nahi dituzte kolektibo zaurgarrienak; liburutegiaren erabiltzaile potentzialak direnak; eta prozesuko ohiko deialdietan bestela parte hartuko ez luketenak izan hizkuntzagatik, ordutegiagatik edota halako markoen ezaugarriengatik.

Adarretako hizka-mizka horiez gain, hiru hilabetean behin eztabaida enborrak izango diren herri ezbaiak egingo dira liburutegian: orokorragoak izango dira, eta liburutegiaren nahiz prozesuaren gaineko ikuspegi zabal bat eskainiko dute.

Karmele Mitxelena Ku-ku elkarteko kidea da, eta azaldu duenez urtean zehar, herrian, haur literaturari lotutako ekintzak antolatzen saiatzen dira. “Oiartzungo liburutegiaren harira, gure kezka zen ikusten genuela ez zela biblioteka gure herriko haurren beharretara egokitzen. Gu izan ginen apur bat hau dena piztu zutenak”. Ildo horretatik, argi dauka helburua Mitxelenak: “Helburua da hausnarketa komunitario bat egitea herrian zehazteko zein diren gure herriko liburutegiak bete behar dituen funtzioak, betekizun horiek joan daitezen gure komunitatearen beharretara egokituta”. Mitxelenaren arabera, azken urteetan aldatu egin da liburutegiaren kontzeptua, eta hain justu, prozesu horren bidez jakin nahi dute zer den zehazki herritarrek nahi dutena: “Herriaren barruan ahotsa eman nahi diegu kolektibo ezberdinei. Saiatu nahi dugu guztiei leku bat ematen”.

Prozesuaren aurkezpena, gaur

Prozesua koordinatzeko talde motor bat osatu dute udalak, Ku-ku eragileak, Juntura arkitektoen kooperatibak eta Aise prozesuen fazilitaziorako kooperatibak. Talde motorrarekin lehen geruza izeneko markoa arituko da, prozesuaren kalitatea eta ordezkaritza zabala bermatu eta sektore edo eragilekako eztabaiden eta galdeketen artikulazio eta dinamizazio lana egiteko. Prozesuaren aurkezpen publikoa gaur egingo dute, 19:00etan, Arizmendienean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.