2024/9

Karlos Odriozola eta Alaitz Zudaire memorialak jokatuko dituzte asteburuan

Larunbat arratsaldean eta igande goizean jokatuko dira Touring elkarteak antolatutako bi oroimenezko futbol txapelketak.

Easo Gazte Abesbatzaren kontzertua larunbatean

Andra Maria Jasokundearen parrokian izango da emanaldia, abesbatzaren 25. urteurrenaren harira.

Iraunkortasunaren aldeko jarrera, ezinbesteko gako

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan hainbat ekintza antolatu ditu udalak.

20 emakumek erabili dute udalaren doako aholkularitza juridikoa

Martxoan jarri zuen martxan udalak emakumeak ahaldundu eta babesteko doako aholkularitza juridikoa. Udazkeneko txandak hartu daitezke.

Pilota Eskolak astelehenean hasiko du ikasturtea

Alebin, Kimu, Haur eta Kadete Mailan izena eman dezakete oraindik interesdunek.

Literaturaren sareetan amarauntzeko gonbita

Udal Liburutegiak ekintza proposamen zabala ondu du ikasturte berrirako, eta horietan parte hartzeko izen ematea zabalik du.

santakrutzak

Lezoartasuna kalera ateratzeko egunak

Gaur egin dute ostiralean hasiko diren Santakrutz Jaien aurkezpen ofiziala. Ia 60 ekitaldi daude iragarrita, askatasunean eta seguru bizi beharrekoak denak.

torrekua

Teknologia denen eskura jarriko du TEKS elkarteak berriro

Gailu teknologikoak erabiltzen ikasi, edo horiek erabiltzeko beldurra galdu nahi dutenak dira hartzaileak. Asteartean hasiko dituzte ikastaroak.

Goitibehera jaitsieran izena emateko epea ireki dute

Ugaldetxoko festen baitan egingo duten jarduera hilaren 29an izango da. Izen ematea hilaren 26a baino lehen egin behar da.

urmendi

Sukaldari laguntzaile postua osatzeko probaren emaitzak, ikusgai

Urmendiko sukaldari laguntzaile postua osatzeko bidean, oposizio faseko probaren emaitzak argitaratu dituzte. Erreklamazioak egin daitezke.

Gehiago