Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Berritasunekin dator bigarren Lezoko Irakurketa Dramatizatuen Partida

Larunbatean jokatuko dute Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren final handia. Sei finalista lehiatuko dira, horien artean Oarsoaldeko bat.

Val, Legorburu, Intxaurraga eta Guillan, gaurko agerraldian.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo
2024/10/01

Lehen edizioko arrakastak bultzatuta, bigarren Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketa egitea erabaki dute Lezoko Udalak eta Hika Teatroa konpainiak. Larunbat honetan (hilak 5) izango da bigarren horren final handia (Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Partida), Lezo Herri Eskolako patioan. Lehiaketa bat baino gehiago, larunbatekoa “festa” izango dela iragarri dute gaurko aurkezpenean Xanti Val teknikariak, Jon Legorburu zinegotziak, Hika Teatroa-ko Agurtzane Intxaurragak eta Oier Guillan idazle, zuzendari eta dramaturgoak. Berritasunak izango direla jakinarazi dute.

Jon Legorburuk, udalaren izenean, bigarren ekitaldia jasotzea “ohore” bat dela esan du: “Pasa den urtean antzerki festa bikain bat bizi izan genuen, guretzako sorpresa polita izan zen, oso hunkigarria. Herri txikia izanik guretzako plazera da horrelako ekitaldi bereziak egitea Lezon, gauzak egiten jarraitzeko indarrak ematen dizkigu honek. Uste dugu kalitate aparteko testuak direla aurtengoak. Guretzako ohore bat da”.  Iaz 400 bat lagun bertaratu zirela erantsi du, eta aurten kopuru hori handitu nahi dutela. 900 metro koadroko patio hori lepo ikusi nahi dute antolatzaileek.

Programa “kalitatezkoa” izango dela gaineratu du zinegotziak. Ekitaldia biribiltzeko, hainbat zuzendari eta aktore famatu bertan izango dira, irakurle zein aktore lanak egiten. Finalistek Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs, Patricia Urria eta Agurtzane Intxaurraga zuzendariekin irakurri beharreko testuak prestatuko dituzte. Gero, Naiara Bergez, Edurne Agirrezabala, Xumai Gorostiaga, Sandra Fernandez Aguirre eta Patxi Perez aktoreek irakurle lanak egingo dituzte.

Koska bat gora egin dute antolatzaileek aurtengo edizioan. Iaz 8 lan aurkeztu baziren, aurten 20 izan baitira, horietatik bi Lezokoak. Horien artean dagoeneko aukeratu dituzte larunbatean lehian ariko diren sei finalistak: Ainhoa Mariezkurrena sanjuandarra, Jokin Oregi, Hegoa Alvarez, Galder Perez, Goiz Eder Iturain eta Pedro Jose Zabalza. Oier Guillanek epaile lanak egin ditu, eta onartu du “kalitate handiko” lanak aurkeztu direla. “Zailtasunak izan baditugu ere 20tik 6 aukeratzeko, pozgarria izan da ere antzerkigintzaren kalitatea zer nolakoa den ikustea. Poza ematen du ikustea aurkeztu direnak antzerkia idazteko joera indartsuari eusten diotela, belaunaldi berrien ahotsa entzutea eta idazkera berriak irakurtzea”.

Ikusleek ere paper garrantzitsua jokatuko dute larunbatean, haiek aukeratuko baitute aurtengo lanik onena. Emanaldiaren hasieran botoa emateko orri bana jasoko dute ikusleek. Boto bakoitzak zozketa batean parte hartzeko aukera emango die bertaratutakoei, eta denen artean sari interesgarriak zozkatuko dituzte: 100 euroko kultura bonua, afari baterako txartela eta Gezalarako urteko bonua.

19:30ean abiatuko dute aurtengo partida, Iñaki Salvadorrek, Mad Muasel taldeak eta Big Sound DJak girotuko dute arratsalde-ilunabarra. 20:00etan hiru antzerki obren irakurketa dramatizatua egingo dute. 21:15ean afarirako tartea izango da (horretarako foodtruck zerbitzua izango da aurten). Sabelak ongi bete ondoren, 21:45ean, gainerako hiru antzerki finalisten obren irakurketa egingo dute. 23:00etan bozkatzeko unea izango da eta jarraian sari banaketa egingo dute.

Lezora joateko asmoa dutenei garraio publikoa erabiltzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.

 

Erlazionatutako edukiaArrakastatsua izan da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.