Herri Txiki Infernu Handi saioa grabatuko dute Karrikako frontoian
Hilaren 17an izango da grabazioa, 19:30ean, Karrikako frontoian. Saioa hemezortzi urtetik gorakoentzat dela zehaztu dute.
Karrikako bizilagunekin hainbat pasarte grabatu ditu Herri Txiki Infernu Handi saioak, eta orain herritarrei egin die deia, horiek ikusteko. Saioa, ordea, aurrerago emango dute telebistan.
Hitzordua hilaren 17an izango da, 19:30ean, Gurutzeko frontoian, eta hemezortzi urtetik gorakoentzat da. Bertan bideo proiekzioa; Miren Nogales eta Mikel Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.