Iruñeko hilketa matxista salatzeko, elkarretaratzea bihar
Iruñeko Arrotxapea auzoko hilketa matxista salatzera deitu du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak.
Azken hilketa matxista salatuko dute bihar. Iruñeko Arrotxapea auzoko hilketa matxista salatzera deitu du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak. Bihar izango da elkarretaratzea, 19:00etan Niessen merkatalgunearen kanpoko aldean. Atzo goizaldean hil zuen 27 urteko gizon batek Kayle Villar Pons 20 urteko iruindarra; gizona, espetxera sartu dute.
Urtea hasi denetik indarkeria matxistak Euskal Herrian hil duen bosgarren emakumea da.
Kayle matxismoak eraila Iruñean! lelopean egingo dute biharko elkarretaratzea, eta herritar guztiak deitu dituzte bat egitera.
