
Pertsona nagusien behar eta dinamikak "hobeto ulertzeko" diagnostikoa abiatu zuen udalak uda hasi aurretik. Azken hiletan zenbait bilera egin dituzte, eta datozen asteetan beste bi hitzordu izango dira.

Eskola Igeriketa kanpaina martxan da, eta horren barruan, datorren ekainera arte, 350 haur baino gehiago ariko dira ikastaroetan.

Oiartzungo mugimendu feministak biharko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du udalak. 18:30ean izango da, herriko plazan.

II. Garagardo Festa antolatu dute Alaberga auzoan urriaren 17tik 20ra. Hogeita bat garagardo dastatzeko aukera izango da, horietatik zazpi, berriak.

Herrialdeko txapelketako final-laurdenetako saioa egingo dute Lekuona Fabrikan, 17:00etan hasita. Sarrerak eskuratzeko aukera, zabalik.

Hilaren 27an egingo diete harrera bizilagun berriei Arizmendienean, eta hori ardatz izanda, egitarau oparoa osatu dute.

Larunbatean izango da Otaolaren bizipenak dantzaz eta bertsoz josi dituen ikuskizunaren emanaldia, 19:00etan, Xabier Olaskoaga plazan.

Gaintxurizketako pasabidearen behin-behineko proiektua onartuta, bizilagunek xehetasunak eskatu dituzte, zer eta noiz egingo duten.

Arrotxapea auzoko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Bihar izango da, 18:30ean.

Eskubidean planean aritzen direnenek ikasturteko lehen topaketa egin zuten atzo. Emankorra izan zen bilkura, askotariko ekarpenak jaso zituzten.

Iruñeko Arrotxapea auzoko hilketa matxista salatzera deitu du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak.

Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok eta Gaxuxa Emakume Elkarteak aho batez gaitzetsi dute hilketa.

Atzo goizalean izandako erailketa matxista salatuko dute bihar pasaitarrek, Trintxerpen.

Pasai Antxoko Odol Emaileek gogorarazi dute emaile berriak behar dituztela.

Joan den astearte arratsaldean izan ziren atxiloketak. Lokal batean bi gazte taldek liskarra hasi zuten.

Bigarren saio bat antolatu dute 'Gau beltz on' eta 'Gau beltzaren argitan' ipuina eta abestia aurkezteko. Egun berean izango da, 18:00etan.