Iruñeko hilketa matxista salatzera deitu du udalak

Atzo goizalean izandako erailketa matxista salatuko dute bihar pasaitarrek, Trintxerpen.

Atzo goizaldean gizon batek emakume bat hil zuen Iruñean, Arrotxapea auzoko etxabe batean, labankadaz. Hilketa matxista hori salatzeko Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin bat egin du Pasaiako Udalak, eta bihar (hilak 11) mobilizatzera deitu dituzte pasaitarrak. Trintxerpeko Gernika plazan bilduko dira, 19:30ean, Emakumeen aurkako indarkeria matxista gehiagorik ez! lemapean.

Udalak biktimaren senide eta gertukoei elkartasuna adierazi die. “Publikoki eta aho batez” emakumeen aurkako indarkeria gaitzetsi du erakundeak: “Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.