Odola ematera deitu dute Antxon asteazkenean

Pasai Antxoko Odol Emaileek gogorarazi dute emaile berriak behar dituztela.

odolematea

Pasai Antxoko Odol Emaileek hurrengo hitzorduaren berri eman dute: asteazkenean (hilak 16) izango dute pasaitarrek odola emateko aukera. Antxoko anbulatorioan izango dira erauzketak, 16:30etik 20:15ak bitarte. Ohi bezala, taldekoek gogorarazi dute COVID 19arekin lotutako sintomarik izanez gero, ez joateko.

Jende pilaketak ekiditeko aldez aurre ordua emango diete emaileei.

Joan den hilean, irailaren 18ko saioan, 44 poltsa jaso ziren orotara, horietatik bat emaile berria izan zelarik. Emaile berriei deialdi berezia egin diete, beharra dutelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.