Oiartzungo Udalak Iruñeko hilketa matxista salatu du
Oiartzungo mugimendu feministak biharko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du udalak. 18:30ean izango da, herriko plazan.
Euskal Herriko azken hilketa matxista salatu eta gogor gaitzetsi du Oiartzungo Udalak, eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.
Erailketa matxista salatzeko Oiartzungo Feministen Asanbladak bihar (hilak 11) egingo duen elkarretaratzearekin bat egingo du udalak. Done Eztebe plazan da hitzordua, 18:30ean, eta protestarekin bat egitera gonbidatu ditu herritarrak.
