Iruñeko erailketa matxista salatuko dute Oiartzunen
Arrotxapea auzoko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Bihar izango da, 18:30ean.
Gizonezko batek emakume bat erail du Iruñean, eta hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Elkarretaratzea bihar (hilak 11) izango da, 18:30ean, Oiartzungo plazan.
Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean, 20 urteko emakume bat arma zuri batekin hiltzea egotzita. Erailketa Iruñeko Arrotxapean auzoan izan zen, Carmen Baroja Nessi kaleko lokal batean, 01:15 aldera. Diotenez, eztabaida bat izan zuen biktimak erasotzailearekin etxabean zegoela. Gero, gizonezkoak hainbat labankada eman zizkion bularraldean emakumeari. Iruñeko Udaltzaingoa, anbulantzia bat eta osasun langileak bertaratu ziren erasoaren lekua, eta handik Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten gaztea. Alabaina, han hil zen emakumea labankadek eragindako zaurien ondorioz.
