Bizilagun berriei harrera egingo dietela eta, egitaraua osatu dute
Hilaren 27an egingo diete harrera bizilagun berriei Arizmendienean, eta hori ardatz izanda, egitarau oparoa osatu dute.
Hilaren 27an egingo diete harrera bizilagun berriei Arizmendienean, eta hori ardatz izanda, egitaraua osatu dute Abaraxkak eta Oiartzungo Udalak:
- Gaur, hilak 10. Zinema: La memoria infinita (Zaintzadirekin elkarlanean). Landetxen.
- Hilak 17. Zinema: Radical. Landetxen.
- Hilak 24. Zinema: Los reyes del mundo. Landetxen.
- Hilak 21 -30. Gari Garaialde Etxabururen erakusketa: … eta bidean Irun. Begirada bat bidean doazen emakumezkoei. Areto nagusian.
- Hilak 27, 12:00: Harrera saioa Arizmendienean.
- Hilak 27, 19:00: Miñan antzezlana Landetxen.
- Hilak 28, 11:30: Miñan antzezlana ikasleei zuzenduta Landetxen.
- Hilak 28, 19:00: Komunikabideak eta Europako mugak ispiluaren aurrean: emakume migrante afrikarrak hitzaldia Anaitze Agirreren eskutik, Areto Nagusian.
