Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaintxurizketa: behin-behineko pasabidea adostu dute

Behin betiko soluzioa adostu eta egin bitartean, behin-behineko egitura jarriko dute Gaintxurizketan. Igoerako errail bat kentzea aurreikusi da.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/10/10

Felix Urkola Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak iragarri du Gaintxurizketako bide segurtasuna hobetzeko behin-behineko neurriak ezartzen hasiko dela foru erakundea. Aldi baterako pasabide jarriko du aldundiak, eta oinezkoentzako sarbideak hobetzea. “Behin betiko soluzioari dagokionez, Gaintxurizketako gainetik abiatuko den pasabide goratu bat eraikitzea aurreikusi da”, zehaztu du Urkiolak. Behin betiko horren gainean, foru diputatuak esan du azterlan bat egina duela aldundiak, aurreproiektua, eta hori garatzen joango direla. Diputatuaren hitzok berretsi ditu Lezoko alkate Mikel Arrutik: “Guk eskatu genion aldundiari, gaiak duen urgentzia ikusita, behin-behineko soluzioen bila joatea. Aldamio bidezko egitura edo pasabidea sortzea litzateke gure behin-behineko proposamena, behin betikoa egin arte. Auzotarrekin adostutako proposamena da hori”. Atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkuran izan zuten gaia aztergai, eta horri soluzioa emateko ebazpena onartu zen. Han izan ziren bizilagunak eta Lezoko alkatea.

Horren harira, alkateak adierazi du hilaren 16an aldundiarekin biltzekoak direla, behin-behineko soluzio horri zehaztapenak egiteko nahiz behin betikoaren traka adosten joateko. “Gaiak konponbide integrala behar du. Errepideak sortzen dituen arriskuak aspaldikoak dira. Bada herri soluzioa emateko nahia, desioa eta beharra. Urgentziazkoa gainera. Lezoko behar estrategikoen barruan dago hori, horrela adierazi genuen hauteskunde programan”, adierazi du udal agintariak. Arrutik eskertu du auzokideek egindako lana, “haiengatik ari da gaia mugitzen, hori horrela da”. Alkateak adierazi du “neurri zehatzak eta datak” zehazteko ordua dela: “Askok uste dute erabakia berandu datorrela, baina ezinbestekoa da berehala irtenbide bat aurkitzea, bertako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Atzo onartutako mozioa lehen urratsa baino ez da, eta ezinbestekoa da neurri eta data zehatzak lehenbailehen ezartzea”.

Behin-behineko soluzioari dagokionez, aldundiak, Lezoko Udalak eta Eusko Trenbide Sareak adostutakoa da, hori garatzeko lankidetza protokoloa adostu dute. Landu dituzte jada arlo batzuk. Adibidez, aldi baterako pasabidea jartzeaz gainera, Irungo norabidean dauden bi errepide errailetako bat kenduko da 150 metroko tartean, Salva enpresararen ingurura eta Ferrene ingurura oinezkoen sarbidea errazteko, bertakoak pasabidera seguru irits daitezen. Gainera bide seinalizazioa, argiztapena eta balizamendua indartuko dituzte. “Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin lanean ari gara inguru horretan abiadura kontrolatuko duen radar bat jartzea baloratzeko”, zehaztu du Urkolak.

Behin betikoa
Gaintxurizketako gune seguru iraunkorra egiteko denbora beharko da. Prozesu luze samarra da, tramitazio eta kudeaketa lanen epeak halakoak direlako. Baina egin asmo denaren trazak planteatu ditu Urkolak. Hala, ideia da Gaintxurizketa gainean hasiko den pasabide goratu bat egitea, oinezkoentzako bide batekin batera. Ibilbide hori Lanbarren eta Lintzirin alderaino zabaltzeko aukera aztertuko dela adierazi du foru diputatuak. Egitasmo hori gauzatzeko gaiarekin harremana duten hiru erakundeek (aldundiak Lezoko Udala eta ETS) hitzarmen berri bat egin eta sinatu behar dute, proiektu hori lizitatu eta idazteko. Alta, Urkolak adierazi du prozesuan zehar izan daitezkeen “ekarpen eraikitzaile guztiak” jaso eta kontuan hartuko direla, “ahalik eta konponbide onena ekaini ahal izateko”.

Erlazionatutako edukia“Zeren zain zaudete?”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.