Elkartasuna adierazteko mobilizazioa egingo dute astelehenean
Gernika Palestina Herri Ekimenak antolatuta, mobilizazioak egingo dituzte herri guztietan astelehenean (hilak 21).
Gernika Palestina Herri Ekimenak Elkartasun aktiboa lelopean udalerri guztietako deialdiak zabaldu ditu datorren astelehenerako (hilak 21).
Euskal Herrian zehar egingo diren beste mobilizazioekin bat eginez, Oiartzunen ere bilduko dira herritarrak “Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta genozidioarekin amaitzeko eskatzeko“. Hitzordua 19:00etan izango da, Oiartzungo plazan.
Bestalde, Gernika Palestinaren eskutik hau ere, elkartasun zapiak egin dituzte. Oiartzungo plazan egongo dira salgai horiek, egun berean (hilak 21), 18:00etatik aurrera.