Golden Apple Quartet taldearen kontzertua, bertan behera
"Arrazoi pertsonalengatik" ezingo dute hilaren 26ko kontzertua eskaini. Erositako sarrerak Bibe plataformak itzuliko ditu.
Asteburu honetan abiatuko da Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 43. ekitaldia. Bi asteburuz askotariko emanaldiak izango dira, Pasaia barrez lehertzeko prest da.
Egitarauak bere horretan jarraitzen badu ere, udalak iragarri du hilaren 26an (larunbata da) Golden Apple Quartet taldeak emango zuen kontzertua bertan behera geratu dela, “arrazoi pertsonalengatik”. Dagoeneko sarrerak erosi dituztenei Bibe plataformak itzuliko die dirua.
Honakoa da datozen bi asteburuetako egitaraua:
- Hilak 18: B.O.B.A.S (Jimena Cavalleti konpainia). Antxon, Luzuriaga parkean, 19:00etan (doakoa).
- Hilak 19: Bihar arte soilik (Erre produkzioak). Donibaneko Juanba Berasategin, 19:00etan (5 euro).
- Hilak 20: Lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada (Butaca Zero). San Pedroko udal aretoan, 19:00etan (8 euro).
- Hilak 25: LJ 75 lanean jarraitu (Barsanti konpainia). Trintxerpeko Gudarien plazan. 19:00etan (doakoa).
- Hilak 27: Azken festa (Tomaxen abenturak), Donibaneko Juanba Berasategin, 19:00etan (3 euro).
Sarrerak lotura honetan eros daitezke.