'Artea' antzezlana PUAJera batu da
Datorren hilaren 26an Golden Apple Quartet taldeak utzitako hutsunea beteko dute Txalo Produkzioak-eko hiru aktoreek.
Bihar abiatuko den Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldietan Golden Apple Quartet taldeak utzitako hutsunea beteko du Txalo Produkzioak-ek. Artea izeko antzezlana eskainiko du PUAJen 43. edizioan. Hilaren 26an (larunbata da) izango da emanaldia, Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan.
Sarrerak Bibe plataforman daude salgai jada.
Sinopsia: “Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordainduta. Marcosek gorroto dio koadroari. Ibon saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta”.
Ondorengoa da jardunaldien egitarau osoa:
- Hilak 18: B.O.B.A.S (Jimena Cavalleti konpainia). Antxon, Luzuriaga parkean, 19:00etan (doakoa).
- Hilak 19: Bihar arte soilik (Erre produkzioak). Donibaneko Juanba Berasategin, 19:00etan (sarrerak 5 euro).
- Hilak 20: Lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada (Butaca Zero). San Pedroko udal aretoan, 19:00etan (sarrerak 8 euro).
- Hilak 25: LJ 75 lanean jarraitu (Barsanti konpainia). Trintxerpeko Gudarien plazan. 19:00etan (doakoa).
- Hilak 26: Artea (Txalo Produkzioak). Donibaneko Juanba Berasategin, 19:00etan (sarrerak 10 euro).
- Hilak 27: Azken festa (Tomaxen abenturak), Donibaneko Juanba Berasategin, 19:00etan (sarrerak 3 euro).