Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Frankismoak errepresaliatutako emakume oiartzuarren bizipenak jasotzeko ikerketa abiatu dute

Gerran eta frankismoan emakume oiartzuarrek izan zituzten bizi baldintza gogorrak dokumentatu nahi ditu Aranzadik proiektu berri honekin.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/10/17

Oiartzungo Udalak bultzatuta, 1936tik 1978ra Oiartzunen giza eskubideen urraketak, errepresioa eta motibazio politikoko beste indarkeria batzuk jasan zituzten emakumeen historia berreskuratzen hasiko da Aranzadi Zientzia Elkartea.

Gerra eta diktadura frankistako lehen ikerketak, nagusiki, bataila handietan eta liderren historiaren kontakizunetan oinarritu ziren. Zenbait emakumek gerran edota frankismoko kartzeletan bizitu zituzten egoerak ere jaso zituzten liburu ezberdinetan, 70-80ko hamarkadetan. Dena den, isilpean gelditu dira gertaera gehienak, edo ahoz aho kontatu diren arren, ez dira ikertu eta idatziz jaso. Orain 10-15 urte hasi ziren garai horretan espezializatutako ikerlariak, metodologia zientifikoaren bidez eta genero ikuspegia aplikatuz, emakumeek 1936-1978 bitartean izan zuten papera eta sufritu zituzten egoerak ikertzen. Oiartzunen, Kattin Txiki urte luzez ibili da memoria historia berreskuratzeko lana burutzen.

Hasitako bidean sakondu eta gerran eta frankismoan emakume oiartzuarrek izan zituzten bizi-baldintza gogorrak dokumentatu nahi ditu Aranzadik proiektu berri honekin: kartzelako egoera penagarriak, ile mozketak, umiliazioak, bortxaketak, erbeste behartua, gerra kontseiluak… Estalitako historiaren parte hori erakusteko egingo dute ikerketa, emakume oiartzuar guztiei izen abizenak jarri eta beraien memoria berreskuratzeko.

Oiartzuarren ekarpena eskatu dute

Ione Zuloaga Aranzadi Zientzia Elkarteko historialariak egingo du ikerketa, eta, besteak beste, lanaren nondik norakoak azaltzeko Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean (1936 – 1945) hitzaldia emango du hilaren 23an. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, eta pleno aretoan izango da.

Oiartzuarren ekarpena ezinbestekoa izango dela azaldu dute, “familiartean gelditu izan diren kontakizunak” izango baitira ikerketaren abiapuntua. Horregatik, herritarrak animatu dituzte aurkezpenera joatera eta etxeko edo gertukoengandik iritsi zaizkien gertaerak, bizipenak edo argazkiak partekatzera.

Zuloaga ikerlariarekin harremanetan jartzeko bideak ere eskura jarri dituzte, helbide honetara idatzita edo 943 46 61 42 zenbakira deituta.  

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.