'Arrastoak, loreak eta iruditxoak' erakusketa azarora arte ikusgai

Nuño-Uria familiaren egunerokotasunaren aztarna bat ikus daiteke erakusketan. Xenpelar Etxean egongo da ikusgai azaroaren 16ra arte.

Sihara Nuño, Juan Manuel Uria eta Luna Izel Uria Nuño familiak haien egunerokotasunaren parte bat jarri dute ikusgai Arrastoak, loreak eta iruditxoak erakusketan. Xenpelar Etxean dago bisitagarri eta sorkuntzari denbora eskaintzen dion familia baten egunerokotasuna da bertan topatu daitekeena.

Zehazki, beraien errutinaren “aztarna” da erakusten dutena. Era horretan, bizitzeko eta sortzeko espazio hori partekatzen dute. “Emozioz eta poesiaz, artez eta maitasunez” betetako erakusketa familiarra dela adierazi du udalak, eta azaroaren 16ra arte egongo da Xenpelar Etxean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.