Genozidioa gelditzeko eskatu dute oiartzuarrek
Gernika-Palestina deialdi herritarrak deituta, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko 178 herritan; Oiartzunen, kasu.







Gernika-Palestina deialdi herritarrak deituta, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko 178 herritan; Oiartzunen, kasu.
Gernika-Palestina deialdi herritarra 2023ko urrian Euskal Herrian sortutako ekimena da, “Israel eta Palestinaren arteko gatazkan emandako gertaerek sortutako arduratik. Gernikako bonbardaketaren herria gara, eta lehen eskutik ezagutzen ditugu suntsipenaren ondorioak. Gernika berririk ez oihukatzeko beharra dugu, beraz, euskal herritarrok. Ezin dugu halakorik onartu. Sarraski honen aurrean ezin dugu isilik egon, ezin besoak gurutzaturik geratu. Beste ezeren gainetik, gaur eta hemen premiazkoa da ondorio latzak izaten ari den eskalada belikoa gelditzea eta bake eta itxaropen etorkizuna eskaintzea”, diote Gernika-Palestinakoek.
Ildo horretatik, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko 178 herritan; Oiartzunen, kasu. Hamarnaka herritar elkartu ziren udalaren aurrean, eta Leire Vargasen poema bat irakurtzen zuten bitartean, Palestinako genozidioarekin amaitzeko eskatu zuten oiartzuarrek.
Olga Leibar Mendarte izan zen Vargasen poema irakurri zuena, baina helarazi nahi zuen mezua ez zen soilik genozidioaren amaierarena. Hiru hilabeterako emergentziazko egoera izendatuta, Palestinako Gazatik zortzi hau eta lau emakume iritsi ziren Oiartzunera laguntza medikua jasotzeko. Hotel batean egon dira denbora batez, eta herriz aldatu dituzte orain. Leibarrek esan zuenez mantentzen dute oraindik nolabaiteko harremana, palestinarrak animatzen saiatzen ari dira –eta horretan jarraituko dute–, baina herritarrei jakinarazi zien ez daudela honezkero herrian.







Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
HITZAkide izan nahi dutTokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
HITZAkide izan nahi dut