Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurtengo Hitzen Lihoan gorputza izango da elementu nagusia

Azaroaren 4tik 10era izango da Hitzen Lihoaren zazpigarren edizioa, eta 'gorputza' ardatz hartuta, astebeteko egitaraua osatu dute.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/10/24

Hitzen Lihoaren zazpigarren edizioa azaroaren 4tik 10era izango da, eta gorputza izango da aurtengo ardatza. “Gorputza ardatz hartuta, arteak eskaintzen dizkigun hainbat prismatatik begiratuko diogu gorputzari, bere esanahi askotarikoak ezagutzeko. Dantza, filosofia, literatura, artea, antzerkia, argazkilaritza eta bertsoa: horiek izango ditugu gorputzera hurbiltzeko bide. Galdera berriak planteatuko ditugu, aurrez geneuzkan erantzunak zalantzan jarri eta berriak aberasteko “.

Astebeteko egitaraua antolatu dute, eta elkarrizketa sustatu nahi dute herriko eta Euskal Herriko artisten zein hurbiltzen diren haur, gazte, heldu eta adinekoen artean.

“Gorputza ulertzeko modu asko daude, eta, era berean, bere esanahia aldakorra da begiratzen dugun prismaren arabera. Paleolito garaiko Willendorfeko Venusa, emakume desproportzionatua irudikatzen duen eskultura txikia omen da. Gizonak egindako ugalkortasunaren ikurra. Baina ispilurik ez zegoen garai haietan, nola ikusiko ote zuen bere gorputz biluzia haurdun zegoen emakume batek? Goitik behera begiratuta, eskulturatxoaren antz ikaragarria izango luke. Beraz, agian emankortasunaren sinbolo sexual izan ordez, emakumeek euren gorputza irudikatzeko modua baino ez zen. Gorputzei buruz pentsatzen dugunak nola eragiten du gure kulturan? Eragiten al du gorputzei buruz idazteko edo irudikatzeko dugun moduak? Laguntzen digute gorputzek gure errealitatea ulertzen? Gauzei begiratzeko dugun modua aldatzen dugunean, begiratzen ditugun gauzak aldatu egiten dira”, diote Hitzen Lihokoek.

Honatx Hitzen Lihoak Hitzari helarazi dion bideoa.

Azaroak 4, astelehena

  • 18:30 Gorputz artean pintura erakusketaren inaugurazioa. Landetxeko sarreran.

Azaroak 6, asteazkena

  • 19:00: Gorputzak ginen, baina ez geunden horretaz jabetuta manifestua –Mari Luz Estebanek idatzi du aurtengo manifestua–.
  • Ondoren, Vulnerable Trypyich ikerketa koreogafikoa. Gonbidapenak, hemen.

Azaroak 7, osteguna

  • 19:00: Bereiz liteke pentsamendua gorputzetik? pote filosofikoa. Irati Zubiaren eskurik, Kastro Berri tabernan. 

Azaroak 8, ostirala

  • 19:00: Gorputz artistikoak eta literarioak espazio publikoan: desplazamendu feministak mahai ingurua –Iratxe Retolaza, Jone Rubio eta Irati Majuelo–. Landetxen. Sarrerak, hemen.

Azaroak 9, larunbata

  • 10:00: Nahi duguna izango gara antzerki tailerra 9-12 urte bitartekoentzat –Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal–. Karaez 4 lokalean. Izena eman behar da helbide honetara idatzita azaroaren 4a baino lehen.
  • 11:00: Gorputzgramak lantegia, helduentzat. Arizmendienean –Nagore Legarreta eta Idoia Beratabardbide–. Izena eman behar da helbide honetara idatzita azaroaren 7a baino lehen.
  • 19:00: Artxibo biluzia konferentzia performatiboa. Landetxen. Sarrerak hemen edo egunean bertan hartu daitezke, leihatilan (zortzi euro).
  • 22:00: Gorputzen errebuelta genero anitzeko argazki saioa. Proba lekuan. Argazki saioan parte hartzeko mezua bidali behar da helbide honetara, azaroaren 8a baino lehen.

Azaroak 10, igandea

  • 11:30: Odol mamituak liburuaren irakurketa jarraitua. Kontzejupean. Izena eman behar da helbide honetara idatzita hilaren. 31 baino lehen.
  • 11:00-13:30: I. Hitzen Lihoa Liburu Azoka Ttikia. Kontzejupean. Liburuak sinatzen egongo dira Aintzane Galardi eta Karmele Mitxelena.
  • 14:00: Bertso bazkari literarioa. Girizia elkartea. Alaine Agirreren Odol mamituak liburuan oinarrituta, idazlea bera izango da gai jartzailea. Bertsotan, aldiz, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Aner Peritz ariko dira. Sarrerak Landetxe tabernan edo helbide honetara idatzita. Sarrera orokorra hogei euro da; langabetuena hamabost, eta bertso bazkaria bakarrik 5 euro.  
    Egitarua osorik ikusteko, egin klik hemen.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.