Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

"Arrakastaz" bukatu dituzte Azkuene kaleko mendi hegala egonkortzeko lanak

42. zenbakiaren parean dagoen mendi hegala egonkortzeko lanak bukatu dituzte. Irristatze arazoak konpontzeaz gain, oinezkoentzako azpiegitura ere hobetu dute.

Zabalik da dagoeneko pasabide berria.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/25

Trintxerpeko Azkuene kaleko 42. zenbakiaren parean dagoen mendi hegala eta bertatik pasatzen zen pasabidea behin betiko konpontzeko lanak bukatu berri ditu udalak, “arrakastaz”, erakundeko iturrien arabera. Lanekin lurraren irristatze arazoak konpontzeaz gainera, oinezkoentzako azpiegitura ere hobetu dute.

Izan ere, azken urteetan luiziak izan dira bertan eta egoera “larriagotzen” joan dela diote udaleko iturriek. 2019an larrialdiko esku hartze bat izan zela gogorarazi dute, baina halere, “epe luzerako segurtasuna bermatzeko” ez zela nahikoa izan diote, “lurraren ezegonkortasunak arazo izate jarraitzen baitzuen”.

Iraitz Pazos Trintxerpeko alkateorde eta era berean zinegotziak aipatu du mendi hegalaren ezegonkortasuna inguruko eraikinentzat eta oinezkoentzat “arriskutsua” zela eta bukatu berri dituzten lanekin “lurraren segurtasuna eta egonkortasuna bermatu” dutela, “lur irristatzeen arriskua ezabatuz, eta inguruko oinezkoen irisgarritasuna hobetuz”.

Lanei esker, arrisku guztiak zuzendu direla erantsi du, eta lanen gaineko xehetasunak eman ditu. 30 metro inguruko zabalera eta 10 metroko desnibela duen ezpondaren alboetan altzairuzko erreien pantailak jarri dituzte, “lurra egonkortzeko”, eta pasabidea hormigoi armatuzko lauza batekin berreraiki dute, “irisgarritasuna ere hobetuz”, alboko eskailerak kendu baitituzte. Drainatze sistema bat ere instalatu dute, eta horrek, Pazosen arabera, “segurtasun handiagoa bermatzen du euri jasa handiak izanez gero”. Emaitza “oso ona” izan dela nabarmendu nahi izan du alkateordeak, “arrakastaz” bukatu dituztela lanak.

Lanetarako 125.472 euroko inbertsioa egin dute, eta bi hilabeteko iraupena izan dute. Gainera, urtebeteko berme aldia ezarri dutela jakinarazi du Pazosek, “egindako lanen iraunkortasuna ziurtatzeko” asmoz. Bukatzeko, bi hilabete hauetan trintxerpetarrek “erakutsitako ulermena eta pazientzia” eskertu ditu udal ordezkariak.

Lanen aurretik mendi hegalak eta pasabideak zuten itxura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.