Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen alde egindako lana aitortu diete pasaitarrei

Dozenaka lagun elkartu ziren Trintxerpen egindako Bokalaren bigarren topaketan atzo. Sari banaketa ere izan zen.

Dozenaka lagun bildu zituen bigarren topaketak.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/25

Pasaian euskararen biziberritzearen alde lan egiten duten eragile, elkarte eta norbanakoek topaketa egin zuten atzo Trintxerpen. Dozenaka lagun inguru elkartu ziren Bokaleren bigarren topaketan. Bertan, aisia, kultura eta kirol arloetako elkarteetako ordezkariak, euskaltegietako irakasle zein ikasleak, ikastetxeetako irakasle eta gurasoak, enpresetako ordezkariak, merkatariak, gazte taldeak, udaleko ordezkariak eta herritar euskaltzaleak izan ziren.

Udaleko iturrien arabera, topaketa horren helburua “Pasaian euskara gehiago erabil dadin hainbat arlotan egin den lana ezagutaraztea” izan da, “eta horri balioa ematea”. Eragileek elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta elkarrekin indar handiagoz aurrera egiteko baliatu nahi izan du Bokalek bigarren hau ere.

“Hanka instituzionala eta hanka soziala euskararen biziberritzean ere elkarrekin aritzea” sustatu nahi dutela esan zuen atzo Teo Alberro alkateak, horrela, “indar handiagoa egiteko aukera dugulako”. Horrelako topaketak horren adierazle direla esan zuen, eta sendotzen jarraitzen duela udalaren eta herriko eragileen arteko elkarlana. Udalak ere euskararen biziberritzean “ardura berezia” duela erantsi zuen Alberrok.

Alkatearen hitzen ondoren, Bokalaren bideo bat proiektatuko zuten, elkarguneetan egiten ari diren lana ezagutarazteko. Jarraian, sortu berri dituzten bi elkarguneetako ordezkariek hitza hartu zuten. Beste hainbat ordezkarik bezalaxe, Amets Aranguren eta Aner Peritz gazte sortzaileek euren bizipen eta esperientziak elkarbanatu zituzten.

Sari banaketak ginga jarri zion atzoko topaketari. Pasaiako herritarren “aktibazioa eskertzeko” asmoz, eta euskarari indarra emateko bidean ibilbide bat egina duen Andoni Ollokiegi musikaria saritu zuten batetik, “euskal kantugintzaren transmisioan egiten ari den lanarengatik”; bestetik, Irakurle Klubak saria jaso zuen, “euskarazko literaturaz gozatzeko aukera paregabea emateaz gain, Pasaiako euskal komunitatea sendotzeko baliagarria delako”, Bokaleko kideen arabera.

Bi saridunek Mari Luz Etxanizek egindako margolana eta Eider Perezen bertsoa jaso zituzten oroigarri gisa. Eta topaketa biribildu eta bukatzeko, Mejillon Tigre kolektiboak emanaldi berezia eskaini zuen.

Bokale 7
Bokale 7
Bokale 3
Bokale 3
Bokale 4
Bokale 4
Bokale 12
Bokale 12
Bokale 13
Bokale 13
Bokale 14
Bokale 14
8GLgf
8GLgf

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.