Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zibilizazio krisiaren aurka, Oiartzun Burujabe

Burujabetzak jardunaldiak egin dituzte Oiartzunen hilaren 17an eta 18an. Halaber, Oiartzungo Burujabetzen Egunak oiartzuarrak herri itunarekin konprometitzera deitu ditu hilaren 19an.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/10/25

Herri proiektu bat da Oiartzun Burujabe; herriko ehun ekonomiko, sozial eta instituzionala barnebiltzen dituen egitasmoa. Zibilizazio krisiaren aurrean herriak proposatzen duen alternatiba praktiko bat. Gaur egungo ekonomia eredu nagusiaren helburuak kapitala metatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea da, zuzenean edo zeharka gizartean eta ingurumenean eragiten dituen ondoriok aintzat hartu gabe. Horregatik, “premiazkoa” da trantsizio ekosozialerantz urratsak egitea eta garapen ereduaren inguruko hausnarketa sakona egitea.

Herriari burujabetza tresnak itzultzeko bide horrek gauzak egiteko beste modu bat eskatzen du; Oiartzun Burujabe prozesua, beraz, gobernantza eredu berria lortu nahi duen udalgintza egiteko modu berri bat da.   

Sektoreka landuko den bidea da aipatutako prozesua, eta mahai sektorialetan arloari dagozkion erabaki estrategikoak, taktikoak eta plangintzak erabakiko dira. Halaber, mahai horietan planak aurrera eramateko beharko diren baliabideak definituko dira, kontuan hartuz bitarteko horiek herritarrek, eragile ekonomikoek edota udalak eskaini ahal izango dituztela. Epe luzerako ikusmira eta inplikazioa eskatzen dituen proiektua da, ahalduntzea eskatzen duena. 

Elikadura burujabetza arloko mahai sektorial baten aurkezpena.

Hiru erpinez osatutako eredua

Proiektuaren hanketako bat dira herritarrak, elkarteak edo eragileak, komunitateari ahotsa eta partaidetza ematen zaizkiola bermatzen dutenak. Udala da bigarren hanka, eta haren parte hartzearekin unibertsaltasuna ziurtatzen da: jendarte osoarentzat baliagarria den eredua izatea eta herritar guztiek irisgarritasunerako aukera berdinak izatea bermatuko dira. Azkenik, alderdi ekonomikoa dago. Ekonomia sozialaren printzipioak kontutan hartzeak bermatzen du jarduera ekonomikoak “izpiritu kooperatiboa” jarraitzen duen kudeaketa eredua bilatuko duela. Kasu batzuetan eragile ekonomiko berriak —herri kooperatibak— sortuko dira, gehiengoaren beharrak modu demokratikoan ase ahal izateko. 

Ezkerreko balioak

Prozesu horretatik sortuko diren proiektu edota egitasmoak —baita prozesua bera ere— ezkerreko balio eta printzipioetan oinarrituko dira: anitzak eta transbertsalak izango dira, herritarren gehiengoari ekarpen materiala egingo diotenak eta logika edota mekanismo esplotatzaileak ezabatzeko bidea markatzen dutenak. Trantsizio ekosoziala helburu, inguruarekiko jasangarriak izango dira, ikuspegi feministaduna eta botere harreman oro deuseztatzeko urratsak eman nahi dituena. Euskara eta euskal kultura izango dira proiektu honen oinarrian. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.