Antxok kirol instalazioak behar dituela aldarrikatzera deitu dute
Bi asteazkenero biltzera deitu du Antxo AFk, barrutian kirola egiteko instalazio batzuk beharrezkoak direla aldarrikatzeko. Lehen deialdia, asteazkenean.
Antxo Areto Futbol taldeak mobilizazio aro bat abiatuko du asteazken honetan (hilak 30). Barrutian “berezko kirol instalazio publiko batzuk beharrezkoak” direla aldarrikatzeko kalera irtengo direla jakinarazi dute, haien arabera, “herriko jendeak kirola egiteko herritik kanpo joan behar baitu”. Bi asteazkenero biltzera deitu dituzte antxotarrak, Gure Zumardian. 19:30ean egingo dituzte mobilizazioak.