Bederatzi gai landuko dituzte asteazkeneko udal osoko bilkuran
Etzi, hilaren 30ean izango da urriko udalbatzarra, eta bederatzi gai landuko dituzte hitzorduan. 18:00etan izango da saioa, pleno aretoan.
Hileko azken asteazkenean egiten duten moduan, urriko udalbatzarra egingo dute etzi, hilaren 30ean. Bederatzi puntu landuko dituzte saioan:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Udal Ikastola Partzuergoaren 2024ko ekarpena berraztertzea.
- 2022-2024 epeko diru laguntzen Plan Estrategikoaren 5. aldaketaren hasierako onarpena.
- 2025-2027 epeko diru laguntzen Plan Estrategikoaren hasierako onarpena.
- Kontratazio mahaiaren osaketa aldatzea.
- Pribatua izateagatik Emieta baserriko ataritik beheko belardira doan bidea herri bideen inbentariotik kentzeko behin betiko onarpena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari eta galderak.
Bilkura pleno aretoan izango da, 18:00etan.