Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Gau beltzenaren zain dira Lezon

Ostegun ilunabarra Gau Beltzarena izango da. Herriko eragileek izua zabalduko dute herriko kaleetatik, elkarlanean.

Iazko Gau Beltzeko pasarte bat. Argazkia: Nahia Sarasola.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/10/28

Herrian errotzen ari da Gau Beltzaren ospakizuna. Herriko eragileen arteko elkarlanetik, izua zabalduko da osteguneko ilunabarrean, Domu Santu egunaren bezperan. Festa eta euskal giroko izua, garai batean Lezon ere azaroaren 1aren harirako ospakizunak edo jarduerak egiten zirelako baserri giroan. “Euskal ohiturak berreskuratu, komunitatea sortu eta euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen digu Gau Beltza festak”, zehaztu dute antolatzaileek.

Ostegunekoari dagokionez, 18:45ean hasiko dira ekintzak. Ordu horretan ludotekan dabiltzanek Gau Beltzeko dantza egingo dute Goiko plazan. 19:00etan hasiko da kalejira handia, herritik zehar egingo dena. Ibilbidearen bukaera Gurutze Santuaren plazan egingo dute, eta han Sutargi abesbatzak nahiz Murixkak dantza taldeak giroa ezarriko dute giro iluna euren emanaldiekin. Gainea, Beldurren erretzea egingo dute, eta Oroitzene AEKri esker gaztaina erreak jateko aukera izango dute hala nahi dutenek. Ilunabarrari ginga jartzeko, Orratx! antzerki taldekoek kalejira antzeztuari ekingo diote plazatik.

Aurrelanak eta eragileak
Osteguneko ekitaldien atzean aurrelan mardula dago. Horren seinale, gaur arratsaldean bertan (hilak 28, astelehena), osteguneko ludotekaren dantzaldia prestatzeko tailerra egingo dutela Murixkakoen laguntzarekin, ludotekaren ordutegian. Gainera, gaurtik hilaren 31ra arte dei egin diete herriko establezimenduei euren erakusleihoak Gau Beltzarekin apain ditzaten. Hilaren 24an kriseilu eta girnalda tailerra egin zen Gaxuxa Emakume Taldearen eskutik Aiton Bordan.

Honakoak dira Gau Beltzaren barruko ekitaldietan era batera edo bestera parte hartu duten herriko eragileak: Hezikuntza Guraso Elkartea; Errota Guraso Elkartea; Lezo Herri Eskola; Pasaia-Lezo Lizeoa; Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkartea; Orratx! Antzerki Taldea; Oroitzene AEK; Trapujale Taldea; Gaxuxa Emakume Taldea; Lezoko Emakume Taldea; Kuadrillategi; Lezoko Udala; Aiton Borda; Murixka Dantza Taldea; Sutargi Abesbatza; Jaixkipe txaranga; Txerrimuño; Lezoko Ludoteka.

Jarraian datorren esteka baliatuta, iazko Gau Beltzaren irudiak eta bideoa ikusteko aukera.

Erlazionatutako edukia[Bideoa eta argazkiak] Lezoko gaua beltza izan da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.