Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Portuko eta Algeposako langile ohi baten senideek kalte ordaina eskatu dute

Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak elkarretaratzea egin du gaur Donostian, Pasaian lanean urte luzez aritutako langile baten heriotza amiantoaren eraginez izan zela salatzeko.

Gaurko elkarretaratzearen irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/28

Urte luzez Pasaiako Portuan, Algeposan eta Hernaniko Biyak-Bat paper fabrikan lanean aritutako Juan Carlos P.T.-ren senide eta gertukoek kalte ordaina eskatu diete hiru enpresa hauei. Izan ere, Asviamie elkarteak (Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak) salatu du amiantoak eragindako gaixotasun batengatik zendu zela langile ohia. Gaur (hilak 28) elkarretaratzea egin dute zenbait lagunek Donostiako Epaitegi parean, eskaeraren gaineko auzi saioa egin baitute bertan.

Demanda honen arabera, 166.745,56 euro erreklamatzen dizkiete Papelera Biyak-Bat enpresari, Pasaiako Portuko Agintaritzari eta Algeposari, enpresek ez baitzituzten, salatzaileen arabera, “amiantoaren arriskuei aurre egiteko segurtasun neurriak bete”.

2022an biriketako adenokartzinoma baten ondorioz zendu zen langile ohia. Mekanikari gisa aritu zen Papelera Biyak-Bat enpresan 1974tik 1983ra, mantentze lanetan. Portuko Agintaritzan 1985etik 1998ra bitarte aritu zen, garabien eta salgaiak garraiatzeko ibilgailu handien balazta zapatak konpontzen eta ordezten. Jarraian, 1998tik, Algeposa-n egin zuen lan, makinari lanetan eta konponketak egiten. 2022ko urrian hil zen.

Donostia Ospitalean 2021eko martxoaren 24ko egindako txostenera jo dute salatzaileek, eta horren arabera, “biriketako adenokartzinoma bat” diagnostikatu zioten, “hainbat hamarkadatan amiantoaren eraginpean egon zelako”. Ebidentzia hori egon arren, ez zutela “susmorik jakinarazi” salatu dute. 2023an, berriz, Osalanek txosten bat egin zuen, eta honek ere berresten du langile ohia “amiantoarekin egon zela kontaktuan eta hura manipulatu zuela”. Eskaeran azaldutako gertakariak egiazkoak badira, litekeena da hiru enpresetan “mantentze lanetako eta konponketetako mekanikari lanetan amianto zuntzak arnastearen eraginpean egotea”.

“Kalte moral” gisa, aurreko lerroetan aipatutako diru kopuru hori (166.745,56 euro) erreklamatu dute alargunarentzako eta seme alabentzako.

Aldarrikapen gehiago
Gaurko mobilizazioa aldarrikapen gehiago egiteko probestu nahi izan dute manifestariek. Bide batez, “substantzia kantzerigeno anitzen aurkako segurtasun neurri zorrotzak” eskatu dizkiete enpresei eta Pasaiako portuko bi langile ohiren kasuak gogorarazi dituzte. Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteko kiden arabera, portuko “bi langile gutxienez” amiantoak kaltetutako minbiziarekin daude. “Horrek erakusten du, lan gaixotasunak perretxikoak bezala zabaldu edo azaltzen direla”, esan dute, amorruz, gaurko elkarretaratzean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.