Txerri Egunean izena emateko epea datorren astean zabalduko da

Azaroaren 4tik 10era izango da izena emateko epea. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin jarri behar da harremanetan inskribatzeko.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak esan duenez aurtengo Txerri Egunean izena emateko epea azaroaren 4tik 10era izango da. Inprimaki bat bete behar da inskribatzeko, eta hori Ttur-tturren sare sozialen bidez edo haiekin harremanetan jarrita lortu behar da –inprimakia emailez bidaliko diete aurretik Tturr-tturrekoekin harremana izan dutenei–. 

Lehen aldiz parte hartu behar dutenek, haatik, mezu bat bidali beharko dute korreoz edo 943 26 01 82 zenbakira deitu beharko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.